搜索
热搜: music
门户 Culture Language view content

Hizkuntza

2015-7-9 23:40| view publisher: amanda| views: 4357| wiki(57883.com) 0 : 0

description: Hizkuntza komunikazio sistema konplexuak bereganatu eta erabiltzeko giza gaitasuna da; eta hizkuntza bat sistema horren berariazko edozein adibide da. Hizkuntza aztertzeaz arduratzen den zientzia hizk ...
Hizkuntza komunikazio sistema konplexuak bereganatu eta erabiltzeko giza gaitasuna da; eta hizkuntza bat sistema horren berariazko edozein adibide da. Hizkuntza aztertzeaz arduratzen den zientzia hizkuntzalaritza da.

Ferdinand de Saussurerentzat eta estrukturalistentzat erlazio sistema gisa hartu behar da hizkuntza. Sisteman duen tokiaren arabera, hots, beste unitateekin dituen harremanen arabera definitua da hizkuntza unitate bakoitza (fonema, morfema, sintagma). Beren baitatik kanpo dagoen sistema hori ikasi eta erabiltzen dute hiztunek. Gizarteak sortu duen zer abstraktua da hizkuntza, hiztunek baliatzen dutelarik hizketan mamitzen dena.[1]

Noam Chomskyren ildotik sortu den hizkuntz teoriaren arabera, berriz, hizkuntza mintzamena da, esan nahi baitu giza banakoek beren baitan sortzez duten mintzatzeko gaitasun berezia. Ikusmolde horretan, izaera psikikoa du, bera, hizkuntzak, hiztunek ingurumenaren arabera garatzen baitute beren baitako hizkuntz gaitasuna.[2]

Hizkuntzalaritza
Sakontzeko, irakurri: «Hizkuntzalaritza»

Hizkuntzalaritza da hizkuntza eta hizkuntzarekin lotura duten fenomenoak aztertzen duen zientzia. Halaber, arlo honetan dabilen pertsona hizkuntzalaria da.

Hizkuntzaren ikerketara bere maila ezberdinetatik gerturatu gaitezke, alde batetik, kodigo linguistiko gisa konfiguratzen duten arau eta erregelei atendituz, gramatika gisa ezagutzen dena, eta bestetik komunikazio interakziorako intrumentu gisa, pragmatika eta testu hizkuntzalaritza bezalako disziplinekin.

Hizkuntza sistema gisa harturik, honakoak dira egituran ikus daitezkeen mailak: fonikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Giza hizkuntzak ezaugarri nagusiak

Ekonomia

    Dualitatea
    Interkanbiabilidadea
    Eragin

Kreatibitatea

    Konpositionalitatea
    Errekurrentzia
        Maila fonologikoa
        Maila morfologikoa. (Morfologia)
        Maila sintaktikoa. (Sintaxia)
        Maila semantikoa. (Semantika)

Sinbolismoa

    Espezializazioa
    Semantizitatea
    Arbitrarietatea
    Desplazamendua
    Bihurkortasuna
    Lege haustea

Itzulpengintza
Sakontzeko, irakurri: «Itzulpengintza»

Itzulpengintza, lehen hizkuntza batean idatzitako testu bat (iturri testua) aztertzean eta bigarren hizkuntza batean idatzitakoa (helburu testua) sortzean datzan prozesua da.

Itzulpengintza betidanik egokitu izan zaio gizakiari, azkenaldian, automatizatzea edo konputerizatzea lortzea nahi izan den arren.
Hizkuntza baten azterketa

    Fonologia

    Fonetika

    Morfologia

    Morfosintaxia

    Lexikosemantika

    Sintaxia

    Hizkuntzalaritza

    Ortofonia

Lengoaiaren asaldurak

    Afasia
    Dispraxia
    Agnoxia
    Disartria
    Gortasuna
    Jariakortasunaren asaldura
    Artikulazio asaldura

Hizkuntzalariak
Euskal hizkuntzalariak

Hona hemen zenbait euskal hizkuntzalari ospetsu:

    Resurreccion Maria Azkue
    Gotzon Garate
    Wilhelm von Humboldt
    Xabier Kintana
    Joseba Andoni Lakarra
    Koldo Mitxelena
    Jon Ortiz de Urbina
    Pello Salaburu
    Robert Lawrence Trask
    Txillardegi
    Luis Villasante
    Koldo Zuazo
    Hilari Zubiri

Erdaretakoak

    Émile Benveniste
    Noam Chomsky
    Comenius
    Louis Hjelmslev
    Roman Jakobson
    Pāṇini
    Edward Sapir
    Ferdinand Saussure

Giza hizkuntzak
Giza hizkuntzen sorkuntza

Zientzialarien artean oraingoz ez da adostasunik, giza hizkuntza noiz sortu zen. Aipatzen diren muturreko datak hauek dira:

    goiztiarrena, orain dela bi milioi urte, Homo habilis gizakiaren garaian;
    berantiarrena, orain dela berrogei mila urte, Cro-Magnon gizakiaren garaian.

Hizkuntzaren taxonomia
Sakontzeko, irakurri: «Munduko hizkuntza familiak»

Munduko hizkuntzak taldetan sailkaturik daude, familien arabera, antzekotasunen arabera. Familiarik zabalduenak hauek dira: indoeuropar hizkuntzak, afroasiar hizkuntzak eta sino-tibetar hizkuntzak.
Eraikitako hizkuntzak
Sakontzeko, irakurri: «Hizkuntza eraikia»

Eraikitako hizkuntzen adibide argia Esperantoa dugu, L. L. Zamenhofek sortu zuen. Hizkuntza honek hizkuntza askoren nahasketa eta beste askoren elementuak zituen, eta bere helburu nagusiena ikasterraza izatea zen. Honen beste adibide bat daukagu, hizkuntzen artifizalen artean: Lojban sortu zen ere helburu antzeko batekin, hizkuntza logiko eta naturala izateko objetiboz.

Beste idazle batzuek, esaterako J. R. R. Tolkien, sortu dute fantasia hizkuntza bat, literaturarantzako soilik, hizkuntzalaritza, edo pertsonal arrazoiak izanik. Tolkienen hizkuntza horietariko bat Quenya da, Elvish hizkuntzatik elementu asko hartu dituena. Bere barnean dituela bere alfabeto propioa bere fonologia eta bere sintaxi berezia.
Animalien (ezgiza) hizkuntza

Urte askotan, pentsatu da animaliak elkar imitatzen zirela eta ez zutela gizakiek bezalako hizkuntza bat, baina orain dela gutxi ikusi zuten zenbait animaliek elkarrekin komunikatzeko erraztasuna dutela. Esaterako, txinpantzeek eta gorilek badute hizkuntza berezi bat: keinuekin eta eskuak mugituz elkar ulertzen dira; baina, ez daukate gramatikarik, Ameriketako Keinu Hizkuntzaren arabera.

Zenbait ikertzaileren ustez, posiblea liteke txinpantzeei komunikatzeko ahalbideak erakustea. Animalien hizkuntza semantika aberatsa duen heinean, sintaxia ez da horren konplexua.
Hizkuntza formalak

Hizkuntza formalak gizakiak artifizialki sortako hizkuntzak dira, hala nola matematikan eta konputagailuen zientzian erabiltzen direnak. Eraikuntza hauek giza hizkuntza naturalen barne egiturak dituzte, eta, honenbestez, horien antzera aztertuak izan daitezke. Gramatika formala dute eta, zenbait kasutan, semantika formala ere bai; alabaina, azken hori ez da ezinbesteko ezaugarria hizkuntza formaletan, eta horixe da hizkuntza naturalekin duten desberdintasun nabarmenena.

About us|Jobs|Help|Disclaimer|Advertising services|Contact us|Sign in|Website map|Search|

GMT+8, 2015-9-11 20:13 , Processed in 0.155963 second(s), 16 queries .

57883.com service for you! X3.1

返回顶部